Eguerdietan saio bereziak gimnasioan

Usoa Agirre 2012ko urtarrilaren 11

Antzuolako gimnasioan ikastaro berriak antolatu dituzte 2012rako.

Joan den hiruhilekoko patinaje ikastaroa bukatu da, eta urtarrilaren 17an hasiko da berria. Martitzen eta eguenetan izango da, 19:30ean, eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Gimnasioko bazkideek 50,5 euro ordaindu beharko dute; bazkide ez direnek, berriz, 94,5 euro. Haurrek ere izena eman dezakete, baina heldu batekin joan beharko dira. Bazkide diren haurrek 40,95 euro ordainduko dute; bazkide ez direnek 65,52.

Spinning eta pilateseko hastapen ikastaroak ere antolatu dituzte. Spinningekoak urtarrilaren 11 eta 16an izango dira goizez (9:15) eta 12 eta 17an arratsaldez (20:30). Batez ere, ariketa horretarako kontuan eduki behar direnen gaineko ikastaroa izango da: bizikletaren posizioa, indarra... Pilateseko hastapen ikastaroa urtarrilaren 19, 23, 25 eta 30ean egingo da, astelehen eta eguaztenetan, goizez 9:15ean eta arratsaldez 20:30ean.

Ordutegi pack-a

Aurtengo berritasunetako bat da Ordutegi pack-a izenekoa. Eguerdietan kirola egiteko modua eskaintzen du pakete berezi horrek. Gimnasioa erabili ahal izango dute 12:00etatik 13:30era bitartean eta horrez gain spinning saioa izango dute astelehen eta eguazten eguerdietan, eta fitness gelako zirkuitua eguenetan. Hileko kuota 35 euroko da; 16 euro bazkideendako.

Kirol txartela

Antzuolarrek ere egin ahal izango dute 2012an Debagoieneko Kirol Txartela edo DKT delakoa. Honen jabe izateak,Oñati, Bergara, Arrasate eta Eskoriatzako instalazioak erabiltzea ahalbidetzen du. Antzuolarrek edozein herritan atera ahal izango dute DKTa baina gehien erabiltzen duten herriko kiroldegian tramitatzea eskatu dute arduradunek. Bi aukera ezberdin daude: Plus (gimnasioa + igerilekua) eta Premium (Plus + bainuetxea). Debagoieneko gainerako herrietako bizilagunen baldintza berdinetan egin ahal izango dute aurten antzuolarrek DKT txartela.

2012ko ordutegia

Antzuolako gimnasioko ordutegia 2012

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak