Jasoko dituzten produktuak dira hegaluzea, sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, lekaleak eta helduentzako pardelak eta konpresak. Horiek guztiak Eskolan edo Aixa, Eroski eta Kalebarren dendetan laga beharko dira. Esan bezala, urtarrilaren 20ra bitartean batuko dituzte produktu horiek guztiak.
Kanpainaren helburu nagusia da elikagaiak batzea, Tindufen errefuxiatutako sahararrek jasaten duten elikadura krisia ahal den neurrian arintzeko.
Antzuolan eskolak, Udalak eta gobernuz kanpoko Anelkar elkarteak bultzatu dute zortzigarren Piztu Itxaropena kanpaina.