Herriko plazan lagun talde polita batu zen Mendizabali omenaldia egiteko eta txikitxoenek argazkiak nahi zituzten herriko idolo berriarekin. Umeak asko gustatzen zaizkiola-eta, gustura ibili zen haiekin argazkiak ateratzen.
Udalarengandik jasotako omenaldiarekin oso pozik agertu zen amaieran. Ekitaldia herriko trikitilariek girotu zuten eta ondoren kalejira egin zuten.
Egubakoitzekoa baina, ez da izango Mendizabalek egunotan jasoko duen omenaldi bakarra. Abenduaren 31n, umeen Gabonetako txapelketako finalak izango dira eta han ere omenalditxo bat egingo diote Mendizabali Olalde kirol elkartekoek.