Urtero legez, San Josetik jaitsiko dira Olentzero eta Mari Domingi

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 23a

Bihar, zapatua, Olentzero eta Mari Domingiri ongi-etorria egiteko eguna izango da Antzuolan. Goizean, 11:00etan batuko dira eskolako ume eta gurasoak Errekalden kantuan egiteko (euria bada eskolako aterpean batuko dira). Errekalden hasi eta herrian behera egingo dute kalejira, trikitilari eta txistulariek lagunduta. Herriko zenbait puntutan geldialdia egin eta kantuan egingo dute.

Olentzeroren jaitsiera 

Iluntzean, 18:30ean iritsiko dira herrira Olentzero eta Mari Domingi; San Josetik behera etorriko dira, argi-zuziekin. San Josepetik plazara egingo dute kalejira Olentzero eta Mari Domingik, txistulariekin batera.

Euririk ez bada, plazan egingo da ekitaldi nagusia. Bertan ongi-etorria egingo zaie Olentzero eta Mari Domingiri. Dantza egingo diete Oinarineko dantzariek eta bertsoak abestuko dituzte 6. mailako ikasleek. Mari Domingik egingo du berba Horra Mari Domingi abestiaren ostean eta zenbait herritarrek eskaerak egingo dizkiete bi protagonistei. Iratxoak ere etorriko dira Olentzero eta Mari Domingiri laguntzera eta beraiek jasoko dituzte antzuolar guztien eskutitzak. Hator hator kantua abestuz bukatuko da ekitaldia. Luntxa eskainiko dute Ez Dut Moztuko Bizarra taldeko kideek.

Gabon kantuan, baserriz baserri

Eskubide zibil eta politikoen alde egiteko taldea sortu da herrian: Ez Dot Moztuko Bizarra. Herrian egingo duten lehen ekintza izango da Gabon kantuan irtetzea. Goizeko 8:00etan batuko dira plazan baserriz baserri kantuan egiteko; Olalden bazkalduko dute. 16:30ean umeendako jolasak eta eskulanak egingo dituzte Zurrategin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak