Santo Tomas eguna ospatuko dute eskolan

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 22a

Santo Tomas eguna eguaztenean izan arren, aurten gaur, eguena, egingo dute ospakizuna eskolan, Pausoka guraso elkarteak eta eskolak antolatuta. Urtero moduan ikasleek baserriko animaliak, etxeko maskotak eta etxean egindako pastel eta pastak eramango dituzte, besteak beste.

Pantxike Arin eskolako zuzendariak esan digunez, animaliak geroz eta animalia eramaten dituzte azokara eta urtetik urtera arrakasta handiagoa dute gozogintzako produktuek. Etxean egindako gozoak izaten dira guztiak eta batzuk arruntak izan arren, izaten dira "artistikoak" ere, Arinen arabera. Azken urteetan etxeko gozoek duten arrakasta ikusita, pastel-dastatzea egiten dute guztien artean. Pastelez gain, Pausokako gurasoek txistorra eta txokolatea prestatuko dituzte, bertaratzen direnen artean banatzeko.

Eskolako patio estalian egingo dute azoka eta ospakizuna, 14:30ean hasita. Goizean mahai guztiak prest jarriko dituzte eta eguerdian joango dira eskolako umeak erakusgai jartzeko gauzekin. Pantxike Arinek esan digunez herritar guztiak daude gonbidatuta azoka ikusi eta ospakizunean parte hartzera.

Herriko erretiratuek ere eguenean egingo dute Santo Tomas egunaren ospakizuna. Txistorrada eta kina egingo dituzte arratsaldean erretiratuen elkartean. Txistorradan parte hartzeko izena eman beharra zegoen aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak