Abenduaren 23an, egubakoitza, 19:15ean egingo diote omenaldia herriko plazan Aitor Mendizabal pilotari profesionalari. Alkateak herriko bandera emango dio eta trikitilariek alaituko dute ekitaldia. Horrez gain, pantaila baten emango dute Mendizabalen bizitzako argazkiekin egindako argazki-muntaia.
Bi mozio onartu
Aitor Mendizabali herriko bandera emateko puntuaz gain, beste zenbait puntu ere baziren atzoko osoko bilkurako gai-zerrendan. Lau mozio aurkeztu zituzten atzoko bilkurarako eta hiru bozkatu ziren.
Lehenengoa PSE-EEren udal taldeak aurkeztutakoa izan zen hiri hondakin solidoen gaikako bilketari buruzkoa. PSE-EEko zinegotzia osoko bilkuran ez zenez egon ez zen bozkatu mozio hori.
Bilduren udal taldeak aurkeztutako bi mozio, Euskararen Nazioarteko Egunaren gainekoa eta Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira aurkeztutako, aho batez onartu zituzten bilkuran zeuden zinegotzi guztiek.
Bilduk euskal presoen eskubideen alde aurkeztutako mozioa Bilduko zinegotzien aldeko botoekin onartu zen. EAJ zenbait punturekin ados ez zegoelako kontra bozkatu zuten alderdi horretako bi zinegotziek.