Hondakinak ateratzeko egutegi eta ordutegi berezia Gabonetan

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 21a

Abenduaren 24an eta 31n, eta urtarrilaren 5ean ez da hondakinak jasotzeko zerbitzurik egongo. Hemen duzue egun horietarako egutegia eta ordutegia:

Zapatua, abenduak 24: ez da zerbitzurik egongo.

Domeka, abenduak 25: errefusa, organikoa eta kartoia* aterako beharko dira, 22:00etan.

Zapatua, abenduak 31: ez da zerbitzurik egongo.

Domeka, abenduak 1: errefusa eta organikoa atera beharko dira, 22:00etan.

Eguena, urtarrilak 5: ez da zerbitzurik egongo.

Egubakoitza, urtarrilak 6: ontziak eta organikoa atera beharko dira, 22:00etan.

Bilketa bereziak

Ontzi-arinak jasotzeko Sanjosepeko ekarpen gunearen kanpoan edukiontziak jarriko dira abenduaren 23tik 26ra bitartean.

*Abenduaren 25ean aterako den kartoia ezingo da zintzilikarioan utzi eta gertuen daukazuen beira edukiontziaren ondoan utzi beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak