Ezohiko osoko bilkura gaur, martitzena

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 20a

Udalbatzarraren ezohiko osoko bilkura egingo da gaur, martitzena, 18:00etan, udaletxean. Hemen duzue bilkurako gai-zerrenda:

  1. Ordenantza fiskalak 2012. Alegazioari erantzuna emateko proposamena.
  2. Herriko bandera Aitor Mendizabal Badiolari emateko proposamena.
  3. Mozioa. PSE-EEren udal taldeak aurkeztuta hiri hondakin solidoen gaikako bilketari buruzkoa.
  4. Mozioa. Bilduren udal taldeak aurkeztuta Euskararen nazioarteko eguna dela eta.
  5. Mozioa. Bilduren udal taldeak aurkeztuta emakumeen indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.
  6. Mozioa. Bilduren udal taldeak aurkeztuta euskal presoen eskubideen alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak