Olarango aretoa beteta, Kongoko proiektuan egindako lana ezagutzeko

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 16a

Bittor Arbulu antzuolarra Kongon izan da irailean Tomas Madinabeitiarekin eta Agustin Lazarobasterrekin batera. Hango Kapiri herrian garbitokia eta bost iturri ipini berri dituzte eta horren berri eman eta etorkizuneko proiektuen gainean berba egin zuen atzo, eguena, Olaranen emandako hitzaldian.

Berbaldia hasteko ordua baino lehen jarleku guztiak beteta zeuden eta zutik entzun behar izan zituzten askok Arbuluk emandako azalpenak. 75 bat lagun bildu ziren bertan. Hitzaldia antolatutako Anelkar elkartasun taldeak "bikain" baloratu du atzoko ekitaldia: "iraupena justu ordubete, dena fenomeno, ondo eta bere neurrian. Eskerrik asko Bittor".


Hitzaldiaren ostean afari-meriendatxoa egin zuten.

Hitzaldiko argazki gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak