Kadeteen 1. mailako futbol taldeak Arrasaten jokatuko du bihar, zapatua, 11:00etan, Mojategin. Joan den aste bukaeran 0-3 galdu zuten etxean Antzuolako mutilek Eibartarrak taldearen kontra. Sailkapenean azkenak dira antzuolarrak, hiru punturekin. Bihar aurrean izango duten Arrasateko taldea, berriz, bigarren dago sailkapenean, 23 punturekin. Infantil mailako zortziko futboleko taldeak, berriz, atsedenaldia izan zuen joan den aste bukaeran eta bihar, zapatua, jokatuko du 7. jardunaldiko partidua Juventudes de Americaren kontra, 14:00etan, Donostiako Cesar Benito futbol zelaian. Antzuolako taldea bigarren dago, 13 punturekin; Juventudes de America, berriz, bosgarren, 9 punturekin.