Lizarraga auzorako kaminoa konpondu eta zabaldu egin dute

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 5a

Azaroko lehen aste bukaeran izandako euri-jasen ondorioz Lizarraga auzorako bidean lur-jausia izan zen eta erori egin zen kaminoaren zati bat. Egoera arriskutsua zela eta presazko lana egin behar izan dute.

Valen Moñux udaleko Hirigintza teknikariak azaldu digunaren arabera, harri-lubeta egin dute erreka aldean eta kaminoa sendotzeko asfaltoa beharrean hormigoi armatua bota dute. Lan horiek eginda, kaminoa sendotzeaz gain zabaldu ere egin dute.

Diru-laguntza

Lan horiek guztiak egiteko 18.000 euro gastatu ditu udalak. Orain Foru Aldundian aurkeztu dute egindako lana, diru-laguntza jaso ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak