Aitor Mendizabalek txapela ekar lezake Antzuolara

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko abenduaren 3a

Gaur du egun handia Aitor Mendizabal pilotariak. Lau t'erdiko barruko promozioko finala jokatuko du gaur, 18:00etan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lemuno izango du aurrez aurre. Irabazleak txapela eramango du etxera. Antzuolarrak herritarren babesa izango du; izan ere, autobus bat jendez beteta irten da gaur goizean Antzuolatik Tolosara. Finala bertatik bertara ikusteko aukera ez dutenek, telebista bidez ikus dezakete zuzenean, Nitro katean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak