Pintxoak eta musika Euskararen Egunean, gaztetxoen eskutik

Usoa Agirre 2011ko abenduaren 2a

Bihar, zapatua, da Euskararen Eguna eta hori ospatzeko pintxoak eskainiko dituzte gazte txokoko gaztetxo eta begiraleek. 19:00etatik 19:30era egongo dira gaztetxe aurrean. Iluntzea alaitzeko gazte txokoko trikitilariak ere egongo dira bertan.

Urtero egiten dute ekintza hau Euskararen Egunaren inguruan, gaztetxoak herrira zabaldu eta euskararen aldeko ekintza bat egiteko. Idoia Ramirez de Okariz koordinatzailearen arabera, "euskara sustatzea" baita gazte txokoko helburuetako bat. Jasotako dirua ikasturte amaieran irteera bat egiteko erabiliko dute.

Herritarrak animatu

Herritar guztiak euskararen aldeko jaian parte hartzera animatu nahi izan ditu Ramirez de Okariz koordinatzaileak, "Euskararen Eguna egunero delako".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak