Mendizabalek eta Lemunok aukeratu dute zapatuko finalerako materiala

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 30a

Gaur eguerdian aukeratu dute Mendizabal III.ak eta Lemunok zapatuko Promozioko  4 t'erdiko Txapelketarako materiala, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Eta, biek ere nahiko pilota ezberdinak aukeratu dituzte: "Badaezpada ez ditut antzerakoak aukeratu nahi izan, partiduan pilotaren batekin ondo moldatzen ez banaiz non aukeratu izateko".

Profesional mailan bost hilabete baino ez ditu egin, eta dagoeneko Aitor Mendizabal final baten atarian dago: "Jendeak esaten dit behin honaino iritsita lortutakoa ez dela gutxi, baina ni ez naiz horrekin konformatzen, finalean egonda irabaztera irtengo naiz".

Antzuolakoak, baina, ondo daki aurrean izango duen kontrarioak lanak emango dizkiola: "Ezin da aurreikusi Lemunok ze partidu egingo duen, baina oso kontrario gogorra da. Ligaxkan haren kontra Antzuolan jokatu nuenean sufritu egin nuen asko, baina orain ere sinatuko nuke berdin sufritzea baina orduko emaitza lortzea".

Zapatuan Beotibarren jokatuko dute finala, 18:00etan hasiko duten jaialdian, eta autobusa jarri dute Antzuolatik: "Lagunek antolatu dute autobusa, eta partiduan gertatzen dena gertatzen dela Tolosa aldean geratuko gara, ospatzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak