Kadeteen lehenengo mailako taldeak ere galdu egin zuen Legazpin Ilintxaren kontra, 12 eta 0. Antzuola azken aurrena dago sailkapenean 3 punturekin. Hurrengo aste bukaeran etxean jokatuko dute sailkapenean azkena dagoen Eibartarrak taldearen kontra.
Zortziko infantil taldeak, berriz, irabazi egin zuen etxean Soraluzeren kontra, 10 eta 3. Ondorioz, sailkapenean lehenengo daude antzuolarrak, 13 punturekin.
Pilota
Larruzko paletan Manso eta Alberdik 35 eta 24 irabazi zuten Urnietako pilotarien aurka. Bestalde, Manex Balerdik 2 eta 0 (8-5 eta (8-4) irabazi zuen Aniztasuna taldeko pilotariaren aurka; honenbestez final zortzirenetarako sailkatuta dago.