Klas!son taldekoek euren azken diskoa aurkezteko kontzertua Torresoroa aretoan izan zen egubakoitz gauean, eta 60-70 lagun joan ziren bertara.
Eurenak diren dozena bat abesti jo zituzten antzuolarrek: Zai At Devo City izena duen euren azken diskoko zazpirak eta aurreko lanean jaso zituzten bostak. Hamahirugarren abesti bat ere eskaini zuten: askotan jo izan duten Itoiz talde ahaztezinaren Foisis jauna. Tarteka, kantutik kantura, disko berriaren nondik norakoei buruzko azalpenak eskaini zizkieten entzuleei.
Kontzertua emateaz gain, disko berria ere salgai jarri zuten Torresoroan eta taldekideak pozik zeuden, 42 ale saldu zituzten-eta.