Errasti eta Aizkorbe irabazle argazki lehiaketan

Usoa Agirre 2011ko azaroaren 25a

Aukeratu dituzte XVII. Argazki Lehiaketako irabazleak. Urtero moduan, Mari Paz Ugaldek eta Juanje Amasorrainek egin dute epaimahai lana.

Lehen mailan, 6 eta 12 urte artean, 12 lan aurkeztu dira eta Lierni Errastik jaso du lehen saria (25 euro) Elkartasuna argazkiarekin; bigarren saria (15 euro) Euken Rodriguezendako izan da Ardiak gosaltzen lanarengatik.

2. mailan ez da inor aurkeztu.

3. mailan, 19 urtetik gorakoetan, 33 lan aurkeztu dira: Iker Aizkorbek irabazi du lehen saria (250 euro), Bitsezko marrazkiak lanarekin; bigarrena (150 euro) Iñigo Alonsok, Krokus lanarekin.

Erakusketa, Olaranen

Zapatu eta domekan argazki guztiak ikusgai egongo dira Olaranen, 18:00etatik 20:00etara. Herritarrek ere onena aukeratu ahal izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak