'Nagore' dokumentala gaur, Olaranen

Usoa Agirre 2011ko aza. 22a, 10:50

Azaroaren 25ean da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Horren harira ekintza ugari antolatzen dira herri guztietan eta Antzuolan ere bi ekintza izango dira: lehenengoa gaur, martitzena, 18:30ean, Olaranen; Nagore izeneko dokumentala emango dute bertan.

Helena Tabernak zuzendu du lana, eta Nagore Laffage gaztearen hilketa du ardatz nagusi. Jose Diego Yllanesek hil zuen Laffage 2008ko sanferminetan. Filmean parte hartzeaz gain, kontakizunaren hari nagusia ere bere gain hartu du Asun Casasolak, Nagoreren amak. Biktimaren familiako kideen eta lagunen testigantzak jasotzeaz gain, lanak prozesu judizialean inplikatutako hainbat kideren ikuspegia ere plazaratzen du: fiskalarena, alde bietako abokatuena eta genero indarkeriaren kontrako kolektiboetako ordezkariena, besteak beste. Horrez gain, pelikulak artxibo-materiala ere biltzen du, krimenaren berritzearen irudiak eta epaiketaren hainbat atal.

Film dokumentalak zenbait aitorpen eta sari jaso ditu jaialdietan. Azkena azaroan jaso du, Vigon (Galizia), genero indarkeriaren kontra egindako lanarengatik.

Elkarretaratzea

Azaroaren 25ean, egubakoitza, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo da Herriko Plazan, 18:30ean. Antzuolako Udalak antolatu ditu bi ekintzok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak