Patin gainean eta mokadutxo ederrekin independentzia ospatuz

Jon Berezibar 2011ko azaroaren 21a

Berrikuntza eta I+G-aren garaietan Antzuolako gazteak esperimentu berri batekin datoz ospakizunetan: trikimonopatin poteoa. Horrela ospatu zuten Independentzia Eguna zapatuan, egun osoko festa batekin eta giro ederrean.

Pintxo lehiaketa

Pintxo lehiaketarekin hasi ziren lehenik, taldeka antolatu eta patata, arrautza, txanpinoi eta urdaiazpikoarekin mokadutxoak eginaz. Poteo berezia ostean etorri zen, bazkaria gero eta arratsaldean jolasak. Eguna borobiltzeko kontzertua izan zuten Bilbotik etorritako Enkore taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak