Lapurretak saihesteko aholkuak eman dituzte

Usoa Agirre 2011ko azaroaren 17a

Aspaldion Antzuolan gertatu diren lapurretak direla eta, batzarra egin dute udaleko ordezkariek eta Ertzaintzak. Lapurretak saihesteko zenbait aholku eman dituzte ertzainek eta herritarrei horien berri zabaldu nahi izan die udalak: etxeko ate nagusia beti giltzaz itxi bi buelta emanda; etxabeetan biziz gero gauetan pertsianak itxita laga; eta atea ez zabaldu txirrina jo duena zein den jakin barik.

Horrez gain, inguruan jende ezezaguna edo auto susmagarriren bat ikusiz gero, matrikula-zenbakia hartu eta herriko aguazilari edo Ertzaintzara deitzeko aholkua eman dute. Hauek dira telefonoak: aguazilarena, 630 455 663; Bergarako ertzain-etxearena, 943 53 47 20.

Lapurreta kasu asko izan dira aspaldian herrian. Azken lapurretetan eskolatik 25 ordenagailu eraman dituzte, besteak beste; Mujika harategian dirua lapurtu dute; eta Untzarri baserritik, berriz, makineria eraman dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak