Finalerako azken koska, gaur

Xabier Urtzelai 2011ko azaroaren 11

Azaroaren 26an jokatuko dute Lau t'erdiko Promozio Txapelketako finala, edo ezagunago den moduan, Bigarren mailako finala. Eta orain momentuan Aitor Mendizabal antzuolarra da finalean egoteko aukera gehien duen pilotaria, finaleko ligaxkan jokatutako bi partiduetatik biak irabazi dituelako. 

Gaur, egubakoitza, 20:00etan hasita Ataungo pilotalekuan jokatuko dute Mendizabalek eta Albisuk. Eta kontuak garbi daude: Antzuolako pilotariak partidua irabazten badu finalean izango da, baina baita partidua galdu arren 17 tantotara iristen bada ere.

Kontrara, Albisu finalean egoteko ez da nahikoa Mendizabali irabaztea; 16 tantotan utzi beharko du Antzuolakoa. Hala, egoera horrek ez du kalkulagailuaz kantxaratzeko aukerarik ematen, hil ala bizi kantxaratuko dira biak.

Azkena, ondo sufrituta

Beste partiduan ia aukerarik ez duen Ongayk Lemunoren kontra jokatuko du. Hain zuzen, Antzuolakoak gogotik sufritu zuen joan den egubakoitzean, etxean bertan, Lemunoren kontra. 11-21ekoaz bazirudien Lemunok amore emango zuela, baina 21-21 egon ziren (21-22).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak