Independentzia Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude

Usoa Agirre 2011ko azaroaren 11

Azaroaren 19an egingo da Independentzia Eguna Antzuolan. Urte askoan ospatu barik egon ostean iaz antolatu zuen berriz ere eguna Antzuolako Gazte Asanbladak eta aurten ere ohiturari jarraitzea pentsatu dute.

Independentzia Egunerako egun osoko egitaraua antolatu dute: goizean pintxo lehiaketa egingo da eta trikimonopatin poteua egingo da ondoren, Antzuolako trikitilariekin batera. Bazkariaren ostean jolasak egongo dira, txarangarekin alaituta. Gauean, berriz, kontzertuak egingo dira: Enkore musika taldearena lehenengo eta erromeria ondoren.

Bazkarirako txartelak

Independentzia Eguneko bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko herriko hiru tabernatan: Mox, Arin eta gaztetxean. Domeka, azaroaren 13a, izango da bazkarirako txartelak erosi ahal izateko azken eguna.

Antolatzaileek dei egin dute egunean bertan baserritar jantzi daitezen herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak