Auzolanean etxe aurreko elurra kentzeko deia

Usoa Agirre 2011ko azaroaren 7a

Joan den eguenean elurteei aurre egiteko planaren inguruko bilerak egin ziren udaletxean atarietako arduradunekin. Guztira 66 ordezkari batu ziren bi bileretan eta udaleko ordezkariek dei egin zuten elurra egiten duenean auzolanean garbi dezatela atari bakoitzeko bizilagunek atari aurrea.

Horretarako materiala eskuratu behar du udalak eta jakin nahi dute zenbat atari dauden horretarako prest. Auzolan horretarako izena eman beharko udaletxean; azaroaren 11, egubakoitza, da azken eguna.

Elurteetarako udalak duen emergentzia planean garbitzeko lehentasuna ematen zaie eraikin publikoei (Torresoroa, udaletxea, eskola...) eta herri barruko bideari. Ondoren garbitzen dira gainontzeko auzoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak