Hasi du ikasturtea gazte txokoak

Mirari Altube Arrese 2011ko azaroaren 7a

Zapatuan, hilak 4, zabaldu zituen ateak Eguzki auzoan dagoen gazte txokoak. Maiatza bitartean izango da zabalik zapatu eta domeka arratsalde guztietan.

Barruan egoteko eguraldi aproposa egin du aste bukaera guztian eta herriko hainbat gaztetxo sartzeko zain zeuden zapatuan. 12 eta 15 urte arteko gaztetxoendako –DBHko 1. mailatik 3.era– zabalduko dute zapatu eta domeka guztietan maiatza bitartean. Dagoeneko 31 lagunek eman dute izena baina oraindik zabalik dagoela epea gogorarazi dute begiraleek –kuota, 45 euro urtean–.

Filmak ikusi eta sukaldean ibili

Eskulanak egin dituzte bi egunotan, eta meriendatxoa ere bai ikasturteari hasiera emateko. Datorren aste bukaeratik aurrera filmak ikusiko dituzte eta sukalde kontuetan ere jardungo dute.

Sei begirale ibiliko dira herriko gaztetxoekin, aste bukaera bakoitzean bina. Baina ekintzak proposatuko dituztenak gazteak eurak izango dira; begiraleek gero, ekintzak gertatzen lagunduko diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak