Toloño gainetik iparraldera Anboto, Gorbea, Udalaitz, Aizkorri eta Aralar ikus zitezkeen, eta hegoaldera berriz gorriz jantzitako mahastiak. Eguraldi "zoragarria" izan zuten eta "giroa mundiala", Arrolakoen esanetan. San Gineseko parkera (Biasteri) jaitsi eta bertan bazkaldu zuten.
Arrolaren Picasako kontuan dituzue ibilaldiko argazki gehiago.