Ohiko osoko bilkura gaur, eguaztena

Usoa Agirre 2011ko azaroaren 2a

Gaur, eguaztena, ohiko osoko bilkura egingo du udalbatzarrak 18:00etan. 2012rako ordenantza fiskalak, armarri-sinboloaren ideia lehiaketako irabazlea, eta beste zenbait gai izango dituzte mahai gainean, baita lau mozio ere. Hemen duzue gai-zerrenda:

  1. Aurreko akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio.
  2. Torresoroko etxebizitza babestuen eta eguneko zentroaren erabilera eta kudeaketa kontratua urtebetez luzatzeko proposamena.
  3. Ordenantza fiskalak 2012. Hasierako onespena emateko proposamena.
  4. 2012 urterako hiri barruko taxi zerbitzuen tarifak onartzeko proposamena.
  5. Udal-zinegotzientzat, 2011 urteko laguntzen banaketa- onartzeko proposamena.
  6. Deba Garaiko Mankomunitateko batzorde informatzaileetarako hainbat udal ordezkarien izendapena bertan behera uztea.
  7. Antzuolako Udal Etxegintza Baltzu Anonimoaren Administrazio Kontseiluko kide baten izendapena bertan behera uztea.
  8. Kreditu aldaketarako espedientea – kreditu gehigarrien modalitatean- onartzeko proposamena
  9. Saria-ideien lehiaketa: Antzuolako etorkizuneko armarria-sinboloa Esleipen proposamena.
  10. Mozioa. EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztuta Deba Garaiko Ospitale Berriaren proiektuan murrizketak ematearen aurka.
  11. Mozioa. EAJ-PNVren udal taldeak aurkeztuta. Beasain-Bergara autobiaren obrak gelditzearen aurka.
  12. Mozioa. PSE-EEren udal taldeak aurkeztuta udalak hartutako konpromiso ekonomiko-finantzieroen inguruan Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioarekiko eta bere inbertsio plana geratzearen inguruan.
  13. Mozioa. Bilduren udal taldeak aurkeztuta Gipuzkoako Mankomunitateei eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari dei eginez hondakinen gaiari alternatibak proposatu eta bide berri bat eraikitzeko zabortegien eta errausketaren bidea gaindituz.
  14. Alkatetza Dekretuan berri ematea.
  15. Eskariak eta galderak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak