Elurteei aurre egiteko planaren inguruko bilerak egingo dira atarietako arduradunekin

Usoa Agirre 2011ko urriaren 28a

Azken elurteak izan direnean udalak informazioa zabaltzeko bandoa kaleratu izan du norberak bere etxe aurreko elurra kendu dezan. Elurra egiten duenean ahalik eta arazo gutxien izateko plana du udalak eta elurteen aurrean nola jokatu jakiteko argibideak emango dituzte egueneko bileran.

Bi bilera egingo dira azaroaren 3an, eguena, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 18:00etan plazatik gorako atarietako arduradunekin bilduko dira udal ordezkariak; 18:30ean, berriz, plazatik beherako atarietako arduradunekin. Udaletik dei egin dute ahalik eta arduradun gehien joan daitezen bilerara, gaia "garrantzitsua" baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak