Eskolako sarreran dagoen eskailera nagusian jarri dute igogailua, eskaileraren zulotik gora; horretarako eskailera estutu egin dute. Obra zibila Bergarako Construcciones Pera enpresak egin du; igogailua, berriz, Donostiako MuguerzaIgogailuak enpresak jarri du.
Eskolako igogailuaren inbertsiorako Eusko Jaurlaritzaren 66.000 euro inguruko diru-laguntza lortu zuen Udalak.