Virginia Imazen 'Abuelas' antzezlana Torresoroan

Usoa Agirre 2011ko urriaren 25a

Gaur, martitzena, Oihulari Klowneko Virginia Imazen antzezlana ikusteko aukera izango da erretiratuen elkarteak antolatutako kultura astearen barruan. Abuelas izeneko lana eskainiko du Torresoroan, 17:00etan. Erretiratuen elkartetik adierazi dute herritar guztiendako dela ekintza hau.

Bihar, eguaztena, entzumenaren gaineko hitzaldia egongo da GAESen eskutik. 16:30ean izango da, erretiratuen elkartean bertan. Ondoren merienda eta kina egingo dituzte. Urriaren 27an, eguena, Iruñera irteera egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak