19 lagunek parte hartu dute armarri lehiaketan

Usoa Agirre 2011ko urriaren 24a

Irailean argitaratu zen Antzuolako etorkizuneko armarria-sinboloa egiteko ideia lehiaketarako deialdia. Urriaren 17ra arte zegoen ideiak aurkezteko epea eta denbora horretan 19 lan aurkeztu dira udalean.

Epaimahaiak, aurkeztutako lanen artean bat aukeratuko du eta udalbatzarrak onetsi beharko du aukeraketa hori.

Udalbatzarraren hurrengo ohiko osoko bilkura azaroaren 2an, eguaztena, 18:00etan egingo da. Bertan hartuko dute azken erabakia. Epaimahaiak kantuan hartu behar ditu honako hauek:  aurkeztutako ideiaren kalitatea eta zuzentasuna, orijinaltasuna, etorkizuneko armarri-sinboloari edo eremuari ekarritako berrikun­tza; eta Kudeatuz prozesuan lehene­tsi­tako baloreen taula eta bere esanahiekin lotura izatea.

Lehiaketan aukeratutako ideiaren egileari 800 euroko saria emango diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak