Antzuolar eta aihertarrek berriz ere sendotu dituzte harremanak

Txomin Madina Milikua 2011ko urriaren 23a

Gaur egin dute Antzuola-Aiherra eguna, bi urtean behin gertatzen den legez, aurten Antzuolan egokitu dena. Egun betea izan da; bisita turistikoz, jan-edanez eta jolasez betea.

Ekitaldiak atzo gauean hasi ziren: bi herrietako gazteen harremanak sendotzeko, afaria egin zuten gaztetxean. Ahierratik gazte koadrila zabala etorri ez arren, ederki pasa zuten han bildurakoek.

Gaur goizean, Ahierratik etorritako 55 pertsona inguru eta Antzuolako beste 15 Oñati aldean ibili dira, hango  Arrikrutzko kobak ikusten. Handik bueltan, herri bazkarirako 150 lagun inguru elkartu dira. Bazkaritan egon dira bi herrietako agintari nagusiak: Antzuolako alkate Inma Beristain eta Ahierrako auzapez Jean Paul Basterretche. Bazkalostea ez da gehiegi luzatu; izan ere haur, gazte zein heldu, triziklo lasterketan eta sokatiran ibili dira besteak beste.

Maddi Elorza kultura zinegotziak egunaren balorazio positiboa egin du eta azpimarratu egun polita izaten dela herritarren arteko harremanak sendotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak