147 lagun bilduko dira Antzuola-Aiherra eguneko bazkarirako

Usoa Agirre 2011ko urriaren 21a

Iaz Aiherran egin zen bi herrien arteko senidetzea ospatzeko eguna eta aurten Antzuolan egingo da, domekan. 50 aihertar etorriko dira eta goizean 9:45ean, beste 20 antzuolarrekin batera, Oñatiko Arrikrutzera bisita egingo dute.
Bazkaria 14:00etan egingo da eskolako patioan. Bazkarirako 147 lagun bilduko dira. Babarrunak gertatuko dituzte bazkaltzeko. Bazkalostean jokoak egingo dira: soka-tira, oskola-biltzea, aulki-jokoa eta egur-pilaketa.

Zapatuan afaria gaztetxean 

Bihar, zapatua, afari parte-hartzailea egingo dut gaztetxean. Afarian parte hartzeko baldintza bakarra dago, afaria girotzeko zerbait eskaintzea: antzerki bat, abestiak, bertsoak, koreografiak... Gaztetxean eman behar da izena eta gaur da azken eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak