Toloñora irteera egingo du Arrolak

Usoa Agirre 2011ko urriaren 19a

Errioxako Toloño mendira irteera antolatu dute Arrola mendi elkartekoak urriaren 30erako. Gaur, eguaztena, elkartearen lokalean eman daiteke izena irteerarako.

Ribas de Tereso portutik abiatuko dira; handik Toloñora igo eta Bastidara jaitsi. Goizeko 8etan Torresoroa parean elkartuko dira. Arrolatik ohartarazi dute norberak eroan beharko duela bazkaria.

Ordaindu beharrekoa:

  • Izen-emate arrunta: 20 euro.
  • Ikasle eta langabetuek, 10 euro.
  • Bazkide ez direnek, 6 euroko gehigarria izango dute.

Izena emateko epea:

  • Urriaren 19a.
  • 19:15etik 20:00etara.

Izena emateko moduak:

  • Olaranen Arrolak duen egoitzan.
  • Telefonoz: 635 20 58 41 (Iker).
  • Zuzendaritzako edozeini deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak