Afari parte-hartzailea zapatuan, gaztetxean

Usoa Agirre 2011ko urriaren 17a

Domekan egingo da Antzuola-Aiherra jaia eta bezperan, zapatuan, afari parte-hartzailea antolatu dute gaztetxean. Afarian parte hartzeko baldintza bakarra dago, afaria girotzeko zerbait eskaintzea: antzerki bat, abestiak, bertsoak, koreografiak... bakoitzari okurritzen zaiona.

Aurrez izena ematea komeni da, afaria zenbatendako egin kalkulatzeko. Gaztetxean eman beharko da izena, egubakoitzera arte.

Bazkaria eta irteera

Domekan egingo den jaiko ekintzetan izena emateko azken eguna gaur, astelehena da.

Oñatiko Arrikrutzeko kobetara egingo da bisita. Handik bueltan, berriz, bazkaria izango da, eta ondoren joko eta jolasak izango dira bi herrien artean.

Arrikrutzera edota bazkarira joateko izena emateko aukera zabalik dago. Hiru modu daude izena emateko:

  • Udaletxera joanez.
  • Udaletxera deituz: 943 76 62 46.
  • Helbide elektroniko honetara idatziz: kultura@antzuola.net. Bertan zehaztu beharko da izena eman nahi duten jende guztiaren izen-abizenak.

Hurrengo ekintzen programazioa ikusgai izango da Antzuolako Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak