Uzarragako kanpaiak Bergarako San Pedrora

Usoa Agirre 2011ko urriaren 13a

Uzarragako eraikina erortzeko arriskua dela eta hesitu egin zuten uztailean Gipuzkoako elizbarrutiaren aginduz. Orain barruko ondasunak bertatik ateratzen ari dira.

Duela aste batzuk Santa Agedako ermitara eraman zituzten jarlekuak eta gelditzen diren beste zortzi bat banku kaleko elizara eramango dituzte. Bozgorailuak San Martzial ermitara eraman zituzten.

Kanpaiak, Bergarara

Asteon kanpandorretik kanpaiak jaisten aritu dira. Bi kanpai handienak Bergarako San Pedro elizara eraman dituzte eta txikiak kaleko elizara. Erretaula kentzeko dago oraindik eta hori ere kalera eramango dute. Erlojua ere jaitsi dute eta garbitu ostean ikusiko dute zer egin.

Behin dena hustutakoan guztiz itxiko dute, inor ez dadin sartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak