Toloñora irteera antolatu du Arrolak

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 10a

Toloño mendira, Errioxara, irteera antolatu dute Antzuolako Arrola mendi elkartekoak urriaren 30erako. Ribas de Tereso portutik abiatuko dira; handik Toloñora igo eta Bastidara jaitsi. Goizeko 8etan Torresoroa parean elkartuko dira. Arrolatik ohartarazi dute norberak eroan beharko duela bazkaria.

 Ordaindu beharrekoa:

  • Izen-emate arrunta: 20 euro.
  • Ikasle eta langabetuek, 10 euro.
  • Bazkide ez direnek, 6 euroko gehigarria izango dute.

 

 

Izena emateko epea:

 

  • Urriaren 19a.
  • 19:15etik 20:00etara.

 

Izena emateko moduak:

 

  • Olaranen Arrolak duen egoitzan.
  • Telefonoz: 635 20 58 41 (Iker).
  • Zuzendaritzako edozeini deituta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak