Merezitako garaipena lortu zuen Mendizabalek

Usoa Agirre 2011ko urriaren 8a

Atzo, egubakoitza, Lau t'erdiko Promozio Txapelketa jokatu zuten Mendizabal III.-ak eta Zabaletak Antzuolako pilotalekuan. 22 eta 15 irabazi zuen Aitor Mendizabalek, gorabehera asko izan zituen partiduan.

Mendizabalek egin zuen lehen tantoa, baina hiru segidan egin zizkion Zabaletak, markagailuan 1 eta 3 jarriz. Mendizabal, baina, joku onarekin hasi zen, eta 17 eta 5eko abantaila lortu zuen. Zabaletak, orduan, sakea eskuratu eta sakearekin asmatzen hasi zen; sakea ezin jasota ibili zen Mendizabal 17 eta 15 jarri arte. Zabaleta ez zen, baina, 15etik pasa. Hurrengo tanto guztiak Mendizabalek egin zituen.

Partiduaren amaieran Mendizabalek aitortu zuen "asko kostatu" zitzaiola irabaztea.

Lasak irabazi

Bigarren partidua, lehen mailako Lau t'erdiko Pilota Txapelketakoa izan zen. Aritz Lasa urretxuarrak bostean laga zuen Mikel Urrutikoetxea zaratamoarra.

Asperen webgunean duzue partidu horretako kronika.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak