Pilotari profesionalen lau t'erdiko txapelketako kanporaketa jokatuko da egubakoitzean

Usoa Agirre 2011ko urriaren 5a

Lau t'erdiko txapelketa egubakoitzean hasiko da eta lehen partidua Antzuolako pilotalekuan jokatuko dute. 22:15ean hasita, Zabaletak eta Mendizabal III.a antzuolarrak jokatuko dute lehenengo partidua. Txapelketari dagokion kanporaketan, berriz, Lasa eta Urrutikoetxea arituko dira aurrez aurre. Partidurako pilota aukeraketa gaur, eguaztena, egingo dute Antzuolako frontoian, 18:00etan.

Partidua ikusteko sarrerak erreserbatu ahal izango dira telefono honetara deituta: 661 259 009 (Olaia). ETB1en emango dute partidua.

www.aspepelota.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak