Elhuyarrek 20 urte bete ditu euskara eta lan mundua uztartzen

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 4a

Aurten 20 urte bete dira lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko, Elhuyarrek lehen euskara-plana abian jarri zuenetik. Antzuolako Elay enpresan egin zuten, gainera, lehen saiakera hura, Elhuyarrek eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzan. 20 urte euskara planetan dio Elhuyarrek. Egubakoitzean jardunaldla egingo du Bilbon.

Ordutik, askotariko enpresa eta erakundeek urrats bera egin dute, eta, "denon artean, lan-munduan ere tokia egin diogu euskarari" dio Elhuyarrek. Beraz, "bada ospatzeko arrazoirik". Baina, era berean, egindako bideaz "hausnartzeko ordua" iritsi dela ere badiote.

Elhuyarren ustez, 20 urteotan errotik aldatu da lan-munduko errealitatea: "euskal enpresa eta erakundeak gero eta gehiago aritzen dira tokiko merkatu eta eremuetatik kanpo, mundu mailako agertokian". Eta, horren ondorioz, egoera aldatu egin da Elhuyarren ustez: "lehen euskararen kudeaketa zen gure ardura nagusia; orain, berriz, hizkuntzen kudeaketaz hitz egin behar dugu".

Elhuyarrek 20. urteurren hau ospatu eta, era berean, gaur egungo erronkak "zein diren eta nola erantzun diezaiekegun" aztertu nahi du. Bilboko Euskalduna Jauregian egingo du hori, oraingo egubakoitzean.

Besteak beste Anaje Narbaiza bergararra, Antzuolako Elay enpresaren ordezkaria izango da jardunaldi horretan.

Hemen, egitarauaren eta izen.ematearen gaineko informazio gehiago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak