Urriaren 23an ospatuko dute Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetze eguna Antzuolan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko urriaren 4a

Urriaren 23an Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetze eguna ospatuko da Antzuolan. Aurtengoa XXVII. edizioa izango da. Egun horretan, Arrikrutzera bisita eta bazkaria izango dira, besteak beste. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko.

Goizeko ondo etorriaren ostean, Oñatiko Arrikrutzeko kobetara egingo da bisita. Handik bueltan, berriz, bazkaria izango da, eta ondoren joko eta jolasak izango dira bi herrien artean.

Arrikrutzera edota bazkarira joateko izena emateko aukera zabalik dago. Hiru modu daude izena emateko:

  • Udaletxera joanez.
  • Udaletxera deituz: 943 76 62 46.
  • Helbide elektroniko honetara idatziz: kultura@antzuola.net. Bertan zehaztu beharko da izena eman nahi duten jende guztiaren izen-abizenak.

Izena emateko azken eguna da urriaren 17a, astelehena.

Hurrengo ekintzen programazioa ikusgai izango da Antzuolako Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak