XVII. Argazki Lehiaketa deitu du Udalak

Usoa Agirre 2011ko irailaren 27a

Antzuolan jaio edo bizi den edonork parte hartu ahal izango du lehiaketan. Gaia librea da eta argazkiak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Hiru maila egongo dira eta guztira 505 euro banatuko dira saritan. Lanak aurkezteko epea azaroaren 11n bukatuko da. Hemen dituzue oinarriak:

1.- Argazki lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake.

2.- GAIA: librea.

3.- PARTEHARTZAILEAK

  • Lehen maila: 6-12 urte (biak barne)
  • Bigarren maila: 13-18 urte  (biak banre)
  • Hirugarren maila: 19 urtetik gora

4.-LANAK
Partehartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu. Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke.

5.- NEURRIAK
Argazkien euskarria 30 x 40 cm-koa izango da ezinbestez, eta kartulina finez eginikoa; kartulina krema edo beige kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x  35 cm-koa izango da.

6.- AURKEZPENA
Argazkiak egileari buruzko datu barik aurkeztuko dira, baina argazki bakoitzari atze aldean izenburua ipiniko zaio.

Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, partehartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartuko dira.

7.- SARIAK:

-Lehen maila:
1. Saria 20 €.
2. Saria: 15  €

- Bigarren maila:
1. Saria 45 €.
2. Saria: 25  €

- Hirugarren maila:
1. saria: 250 €
2. saria: 150 €

Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Epaimahaiak hala erabakiz gero, edozein sari hutsik gera liteke.

8.- AURKEZTEKO EPEA
Lanak udaletxean aurkeztuko dira. Epea azaroaren 11n bukatuko da.

9.- EPAIMAHAIA
Argazki munduko pertsona adituek osatuko dute epaimahaia.
Lanak baloratzerakoan, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko orijinaltasuna hartuko dira kontuan.

10.- ERAKUSKETA
Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da azaroan, Olaranen.

11.-LANAK ITZULTZEA

Erakusketa bukatu eta gero egileak udaletxean jaso ahal izango ditu argazkiak hilabetez. Epe hori bukatu eta gero udalak erabakiko du argazkiokin zer egin.

12.- OHARRA:
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri arau hauek eta epaimahaikoen erabakia onartu direla esan nahi du.

Iazko irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak