Armarria aldatzeko ideia lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago

Usoa Agirre 2011ko irailaren 23a

Atzo, eguena, argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Antzuolako etorkizuneko armarria-sinboloa egiteko ideia lehiaketarako deialdia. Gaur hasi eta urriaren 17 arteko epea (biak barne) dago lanak aurkezteko. 800 euroko saria egongo da aukeratuarendako.

Armarria-sinboloa egiteko Kudeatuz prozesuko baloreak hartu behar dira kontuan. Hauexek dira:

1- Euskara / Herri euskara
Antzuolako euskararen berezitasuna. Gipuzkoan kokatutako herri batean bizkaieraren kutsua nabari da. Herrian hitz egiten den euskara nolabait mantendu eta babestu beharra ere aipatu zen.

2- Antzuolartasuna
Antzuolarrak garenaren baieztapena. Autoafirmazio sentimendua. Bergara eta Zumarraga artean kokatzen den herria izaki, herri txikiagoa, baina besteen aurrean harrotasun bereziarekin antzuolarra izatearen inguruan.

3- Alardea
Beste herrietan Antzuolaren inguruan ezagutzen den festa da. Herriaren historiarekin lotuta. Gainera, betiko herritarrek eta herrian denbora gutxiago daramatenek ere parte hartzen dute.

4- Herri sentimendua
Herri giroa, herri bizia, herri txikia, denak elkar ezagutzen direnaren sentimenduak. Bigarren balorearekin lotura du eta osagarria litzateke.

5- Elkartasuna herri mailan
Egoera konkretuen aurrean herritarrek elkarrekiko erakutsi izan duten eta erakusten duten laguntza. Adibidez. Antzuola- Aiherra 20 urte, Mundumira, Alardea,..

6- Boluntariotza
Herri txikia izaki, jarduera ezberdinak aurrera ateratzeko boluntariotzak indarra izan du.Adibidea: Mundumira jaialdia, hainbat eta hainbat herritarren parte-hartzearekin aurrera atera zena eta bestela ez zena horren arrakastatsua izango. Aurreko balorearekin lotura du eta osagarria litzateke.

7- Gertutasuna
Ia denak elkar-ezagutzea, kalean jendea bere izenez ezagutzea eta agurtzea. Laugarren balorearekin lotura du.

8- Ekintzailetasuna
Antzuolan ekimen berriak martxan jartzeko egon den ausardia, enpresa berriak sortzeko, erronka berrien aurrean aurrera egiten jakitea.

9- Herriko jaien zaleak
Herri giroa egonik, herriko jaietan parte-hartzen dutenak eta gustoko dituztenak.

10- Solidaritatea
Herritik kanpo gertatzen diren egoeren aurrean erantzuten dakitenak, bereziki 3. munduarekin.

11- Herri langilea
Bertako herritarrak langileak izan direla. Lotura du 8. balorearekin.

12- Natura
Herria bera kokatua dagoen inguruneak duen balorea.

13- Generazio arteko gertutasuna
Generazio ezberdinetako pertsonen artean egon den harremana, elkarrekin ekimenak aurrera eramateko, hitz egiteko edo festetarako. Lotura du 7. balorearekin eta herri txikia izatearekin.

14- Sorgin dantza
Berreskuratu den jaia.

15- Ohitura zaharrak errekuperatu
Ohitura zaharrak errekuperatzeko egon den gaitasuna. Lotura aurrekoarekin.

16- Makila txiki dantza
Lotura aurrekoarekin. Herriko ondare ukiezinarekin lotura.

www.antzuola.com webgunean dituzue oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak