Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sintonia egin du Elkano Browning Cream taldeak eta doinu horri letra jarri diote Antzuolako Sasibertsolaixak Bertso Eskolakoek. Bertso Eskola baino gehiago bertsoak gustuko dituzten lagun taldea dira. Afaltzeko elkartzen da taldea askotan, afalostean bertsotan egiteko; patxaranik ez da falta izaten afaloste horietan. Beraiekin egin dugu hitzordua, Gpuntuko sintoniaz eta bertso eskolaz berba egiteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.