Pilateseko oinarrizko printzipioak eta ariketak erakutsiko dira. Ikasturte honetan, gainera, Pilatesen berrikuntzak izango dira eta gimnasia abdominal hipopresiboak sartuko dira, eskaintza aberastu eta osatzeko.
Ez dago saioetarako aurrez izena eman beharrik, baina plaza ziurtatuta izan nahiez gero, ekintzan izena emateko orria egongo da gimnasioan bertan. Informazio gehiago duzue, udaletxean, gimnasioan edo antzuolakogimnasioa@gmail.com helbidean.