Antzerki Ezezaguna
El Teatro Desconocido edo Antzerki Ezezaguna da taldeak darabilen metodologia, taldeko zuzendari den Juan Carlos de Petrek sortutakoa. Inspiraziorako metodologia da; uneoro aktorea eta bere baitako gizakiaren arteko kontaktua bilatzen da, bakoitzaren barrua libreki adierazteko. Teatro Altosf taldeak ez ditu antzerkigileek idatzitako lanen muntaiak egiten; aktoreak eurak ere autoreak dira eta. Zuzendariaren lana da taldearen lana etikoki eta estetikoki antolatzea.
Juan Carlos de Petrek eta haren alaba Luz de Petrek parte hartzen dute Caos y otras esperanzas lanean, Ana de Petreren zuzendaritzapean. Kaosetik sortutako kreazio-lana da; nahasmendu horretan ordena berria sortu nahiko dute.