Nesken talderik ez
Denboraldi honetan, preferenteko taldeaz gain, kadete eta infantil mailakoak izango ditu AKEk. Nesken talderik ez da egongo, 13k bakarrik eman baitute izena.
Etzi, domeka, 16:00etan Alegiako Intxurreren kontra jokatuko du denboraldiko lehen partidua preferente mailako taldeak. Juanina Garai da aurten ere entrenatzailea eta haren helburu nagusia da zelaira irten eta disfrutatzea. Julen Losada, Asier Longares, Mikel Rodriguez, Isma Navas eta Jon Linazisoro dira jokalari berriak.
Denboraldi honetan, preferenteko taldeaz gain, kadete eta infantil mailakoak izango ditu AKEk. Nesken talderik ez da egongo, 13k bakarrik eman baitute izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.