Eskulan ikastaroetan eta helduen heziketa iraunkorrean izen-ematea zabalik

Usoa Agirre 2011ko irailaren 8a

Udalak antolatutako eskulan ikastaroan izen-ematea zabalik dago irailaren 19ra bitartean. Aurten bi ordu ezberdin egongo dira: eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara eta eguenetan 14:30etik 16:30era.

  • Egingo dena: norberak nahi duena. Kuadroak margotu, gauzak zaharberritu, egurra margotu, gauzak itxuraz aldatu…
  • Irakaslea: Edurne Uribesalgo
  • Hileko kuota: 24 € (lehenengo kuota, irailekoa: 12 €)
  • Ikasturte hasiera: irailaren 21ean  asteazkeneko taldea, irailaren 22an, osteguneko taldea.
  • Izena emateko azken eguna: irailaren 19a. Udaletxean (943 766 246) edo hemen klikatuta. 

Umeendako ikastaroak Xinkona dendan

Bestalde, Xinkona dendan ere umeendako eskulan ikastaroak antolatuko dira. Material birziklatuarekin egingo dira eskulanak. Urrian hasiko dira ikastaroak eta irailean eman daiteke izena dendan bertan.

Helduen heziketa iraunkorra

Helduen heziketa iraunkorrean gaztelaniazko alfabetatze, informatika eta ingelesa emango dira.

Gaztelaniaz alfabetatzea: astelehen, martitzen, eguazten, eguen. 15:00 - 17:00

Informatika: astelehen eta eguaztenetan, 18:00 – 20:00

Ingelesa: jarraipena. Martitzen eta eguenetan, 15:00-17:00

Matrikula: 24 €

Izen-ematea: irailaren 14ra arte, Udaletxean edo hemen klikatuz.

Oharra: ikastaroetan parte hartzeko beharrezkoa da 18 urte beteta edukitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak