Izen-ematea
Irteeran parte hartzeko izena eman beharko da eta izena ematen duten lehenengo 60 lagunendako egongo da lekua. Irailaren 6an eta 7an, martitzena eta eguaztena, eman beharko da izena erretiratuen lokalean, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Irteerarako 29 euro ordaindu beharko dute erretiratuek.
Elkartetik jakinarazi dutenez, autobusa beteko ez balitz, edozein herritarrek parte hartu ahal izango luke irteeran, erretiratua izan beharrik gabe. Kasu horretan 35 euro ordaindu beharko lukete.