Matz-Errekak martitzenean aurkeztuko du bere liburua

Leire Kortabarria 2011ko irailaren 3a

Matz-Erreka kooperatibak datorren irailaren 6an, 18:00etan, Antzuolako Torresoroa kultura etxean, Matz-Erreka, pertsonei begira dagoen enpresa liburuaren aurkezpena egingo du.

Argitalpen hau 1961ean sortu zen kooperatibaren 50. urteurreneko oroipen- ekitaldien barruan kokatzen da. Euskaraz eta gaztelaniaz editatu den liburuak Matz-Errekako historia eta ibilbidea jasotzen du, hasieratik gaur egunera arte, eta argazki ugari dauzka, historikoak, produktuarenak, eraikinenak, eta abar.

"Gaur egun 300 bat pertsonari lana ematen dion Matz-Erreka duela bost hamarkada sortu zen lan egonkorra eta kalitatekoa sortzeko bere eskualdean. Kooperatibak gaur egun ere bere inguruan aberastasuna eta lan iraunkorra sortzeko helburuarekin tinko jarraitzen du", esaten du kooperatibak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak