Barne Sailak jakinarazi duenez, lan istripua 08:40ean gertatu zen Antzuolan, GI-632 errepidetik gertu egiten dabiltzan AHTren lanetan. Makina astun baten zati bat askatu zen eta Gruas Usabiagan lan egiten duen D.M.C lazkaotarraren gainean jausi zen. Donostiako ospitalera eroan zuten, eta jarraian ebakuntza gelan sartu bazen ere, ezkerreko hanka moztu behar izan zioten. Osalan gertatutakoa ikertzen dabil orain.